Kurutziagako Talde Feminista handituz doa

Gogotsu ekin diogu ikasturte hasierari talde feministako kideok. Gainera, berri onak ditugu kontatzeko. Taldea nabari handitu da kide berrien etorreragaz. Ongi etorri guztioi!

Gure helburuak hasierako berbera izaten jarraitzen du: ikastolan berdintasuna bermatzea, baita bestelako gizarte eskubide eta baloreak sustatzea ere. 

Ikasturtean zehar, ekintza ugari burutzen ditugu. Azken asteotan, kide berriei harrera egin eta taldearen funtzionamendua azaldu diegu. Horrez gainera, beldur barik lehiaketan aurkezteko ikus-entzunezkoa prestatzen gabiltza buru-belarri.  

Aurrerago izango duzue ekintza gehiagoren berri.

Gora KTF!