LH6: Arrikrutzera eta Arantzazura irteera

Kaixo, familia:

Honako honen bitartez, jakinarazten dizuegu datorren barikuan, azaroak 3, Arrikrutzeko kobazulora eta Arantzazuko Santutegira irteera egingo dugula. Egun osoko irteera izango da eta 16:30erako bueltatuko gara. Ikasleek bazkaria eraman beharko dute edo jantokiko piknika eskatu. 

Irteerak 16,25 € balioko ditu eta hurrengo kuotagaz batera pasatuko zaizue.

Besterik barik agurtzen zaituztete,

6.mailako tutoreak