“Ongi etorria ikasturteari!”

Gotzone Duñabeitia (Kurutziagako Zuzendari Pedagogikoa)

Normaltasun osoz ez, baina bagoaz pixkanaka aurrerantz bestelako pausoak emanez. Ikasturte hau desberdina izango dela jakin badakigu, baita zenbait aldaketa eta egokitzapen ekarriko dituela ere, baina inoiz baino ilusio handiagoarekin eman diogu ongi etorria.

Aurreko ikasturteetan legez, ardatz estrategikoei erantzuten dioten lan lerroei jarraipena emanez eta ikasturte bakoitzak dakartzan egoera berri eta premiei erantzunez hasi dugu gure aurtengo ibilbidea.

Iraileko lehen asteak zeregin horietan murgilduta pasa ditugu, baina baita prestakuntza saio desberdinetan ere. Lehenengoa, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako adin txikiko transexualen familiak biltzen dituen Naizen elkartearekin; eta bigarrena, entzumen urritasuna aztergai, Ulertuz elkartearekin.

Irakasleok, dagokigun hezkuntza esparruan, gure ohiko antolaketa, plangintza eta prestakuntzekin. Ikasleak berez dakarren alaitasun eta bizipozez ikastolako bazter guztiak kolorez jantziz. Eta familiok, ohiko martxa eta kontziliazioari esfortzu eta ahalegin handiz aurre eginez. Erronka polita eta elkarrekin egin beharrekoa. Etapa guztiak ipar berbera partekatuz, hauek izango dira lan ildo nagusiak:

  • Egoera telematiko eta ez presentzialari erantzuteko gure ikasgela birtualaren (Sites, Alexia Clasroom,…) eguneraketa eta egokitzapena.
  • Material berriaren inplementazioa: Kimu, Eki,…
  • Kanpo espazioa: Hezkuntza eremu osagarria
  • Hezkuntza testuinguruaren eraldaketa