COVID-19 taldea eta ikasturte hasierako araudia

COVID-19 taldea ikastolako estamentu desberdina batzen dituen Organoa da. Bertan Artezkaritzako kideak, zuzendaritzakoak, Langileen ordezkariak eta osasun arloan lan egiten duten kideak daude, eta bere zeregina Osasun eta segurtasun arloko azken erabakiak hartzea da.

Ikastolak bere segurtasun plana du, eta bertan adierazten dira hartu beharreko neurriak. Jakina, hartutako neurri hauek COVID egoerari lotuta egongo dira, eta egoera leundu edo gogortu ahala, neurriak ere egokitu egingo dira.

Osasun protokoloaren antolaketa printzipioei jarraitua (Kontaktuak murriztu adin ezberdinen artean, Osasun pertsonala zaindu, Antolaketa egokia sarrera irteeretan…) honako neurriak bete beharko dira orokorrean:

  • LH1etik aurrera musukoaren erabilera ikastolako eremu guztian (jolas tokia barne).
  • Distantzia soziala zaindu. 
  • Bizikidetza taldeak mantendu, eta beste adineko taldeekin kontaktua ekidin.
  • Eskuak garbitu sarreretan eta aldiro barruan (ura eta xaboiaz), hori bai, ez da tenperaturarik hartu behar izango.
  • Maila edo adin tarte desberdinak biltzen dituen kideen ekintzak ekidingo dira. 
  • Gelen aireztapena bermatu beharko da, leihoak zabaldu eta aire korronteak sortuz.
  • Higiene eta garbitasun neurriak zorrotz bete beharko dira.

Horrez gain:

  • Sarrera-irteerak mailakatuta egingo dira. Bakoitzak duen ibilbidea errespetatu beharko du eta bere ordutegia bete:
    • Ez etorri arinago, kudeaketan ez du laguntzen eta pilaketak sortzen ditu.
    • Eskolak amaitzean, sarreran erabilitako ibilbide berdina erabili eta ez gelditu ikastolan, pilaketak sortzen baititu.
  • Protokoloak agintzen dituen neurriei erantzunez, ikasturte honetan ere, ez da zaintzarik eskainiko 3 urtetik aurrera.

Kasu positiboak azaltzen direnean:

  • Familiak, kasu positiboak edota sintomak dituzten umeen berri eman beharko dio ikastolari (tutorea, idazkaritza). Horrelakoetan ikasleak ez dira ikastolara etorriko.
  • Ikastolan ikasle batek sintomak baditu, protokoloa martxan jarriko da, eta familia umearen bila etorri beharko da ikastolara.
  • Ikastolak COVID-19 arduraduna izendatuta dauka, eta kasu positibo baten aurrean Osasun departamenduan (ESI) emango du honen berri. Honekin batera, ustezko gertuko kontaktuen datuak luzatuko dizkie osasun arduradunei. 
  • Osasun departamentua jarriko da familiarekin eta gertuko kontaktuekin harremanetan, eta bera izango da kasu bakoitzean hartu beharreko erabakia hartuko duen organoa. 

Barrura begirako antolaketan malgutasun txiki batzuk hartu badira ere, orokorrean iazko funtzionamendu berdina izango da aurtengoa. 

Protokoloak osasuna, segurtasuna eta presentzialtasuna ditu ardatz eta gure antolaketak helburu hau betetzea du xede. Ikastolak ikuspegi orokorra lehenetsi behar du, eta banakako egoera zailak egongo direla jakitun egonda ere, Hezkuntza komunitatearentzat onuragarrienak diren erabakak hartu behar ditu, eta horretaz gain bideragarriak izan.

Guztion mesedetan eta iazkoa hobetzeko helburuaz, hartutako erabakiak errespetatzea eskatzen dugu. Alkar zaindu gaitezen.

COVID-19 taldea.