Lan eskaintzak Ibaizabal Ikastolan, Berbaro elkartean eta Goiener Taldean

Goiener Taldeak bi lanpostu bete behar ditu; Ibaizabal Ikastolak eta Berbaro elkarteak, berriz, lan eskaintza bana zabaldu dituzte. Goienerrek Araban duen lan-taldea arreta teknikari batekin eta aholkulari-eragile batekin sendotu gura du. Esteka honetan duzu informazio gehiago.

Ikastolan administrari posturako pertsona bat bilatzen ari dira; Berbaron, haur eta gazte arloko teknikaria. Curriculuma eta motibazio gutunak aurkezteko epeak hauek dira:

  • Ibaizabal Ikastolako lanpostua: irailak 15
  • Berbaro elkarteko lanpostua: irailak 16
  • Goiener taldeko lanpostuak: irailak 21