Kaixo guztioi,
Azken hilabeteotan gurasoen arteko elkarrizketa partikularretatik sortutako ekimen bat partekatu nahi dugu guztiokin.
Telefono mugikorra gero eta gazteago erabiltzen denez, horri buruzko zalantzak sarritan errepikatzen dira:
Zein adin da mugikorra izateko egokia?
Nola lagundu gure seme-alabei gailu mugikorren erabilera osasungarri eta arduratsu bat egin dezaten?
Zer arrisku ditu gailu mugikorrak gaizki erabiltzeak edo gehiegi erabiltzeak (telefonoa, tabletak…)
GPS erlojuen erabilera.
Hezkuntza-teknologian aditua den Mari Luz Guenagaren laguntza izateko zortea dogu. Bere alabak ikastolako ikasleak dira eta interes pertsonal eta profesionaletik abiatuta, ikasleekin eta familiekin teknologia modu osasungarrian erabiltzeko lan egiten du eta bere esperientzia gurekin partekatzeko aukera eman digu.
Gure seme-alaben etorkizuneko garapenean interes eta garrantzi handiko gaia delakoan, maiatzaren 20an (osteguna), 18: 00etan, Haur HEzkuntzako eraikinean (HH5) egingo dugun bilerara gonbidatzen zaituztegu guztiok.
Bilera horretan, gai honen inguruan sor daitezkeen galdera hauei eta beste askori erantzuten saiatuko da Mari Luz.