DBH 3: DBH4ko aurkezpena (aukerako eta hautazko arloen aukeraketa)

Kaixo familia,

Datorren ikasturtera begira,  DBH4-ko aurkezpena egingo zaie zuen seme-alabei geletan (maiatzaren 14an). Aurkezken horretan, 4. mailako aukerako eta hautazko gaiei buruz  hitz egingo da, eta behar diren azalpenak emango dira. 

Familiek ere azalpen hori izan dezazuen, egun berean, bideoa bidaliko da ikasleen helbide elektronikora.

Familiako kideok, aurkezpen hori batera ikustea gomendatzen dizuegu, aukerako eta hautazko arloen aukeraketan ikasleei laguntzeko. Bertan azaltzen den moduan, azalpenaren ondoren zalantzak badituzue, agertzen den helbidera idatzi dezakezue eta bertatik erantzungo zaizue (aukerako-hautazko@kurutziagaikastola.net). 

Bideoan bideokonferentzia bat aipatzen bada ere, aurten gelan aurkezpena egiteko aukera dugunez, zuzenean egingo dugu eta ez da bideokonferentziarik egingo.

Bideoarekin batera, aukerako eta hautazko arloen taldekatzeak egiteko behar den informazioa jasotzeko, galdetegia helduko zaie ikasleei. Hau betetzeko, maiatzak 31 arte izango dute. Galdetegietako erantzunak izango dira aukerako eta hautazkoen zerrendak osatzeko oinarria, baina erantzunak epe barruan emateak ere eragina izango du. Beraz, epea errespetatzea garrantzitsua izango da.

 

Zuzendaritza