Kurutziagako instalakuntzak: inklusibitatea jorratzeko erreferentzia gisa, aztergai

Kurutziagako instalakuntzek aukera ematen diezaieke irakasleei ez ezik, ikasleei ere bai, hezkuntza jardunaren baitan zein aisialdian (jolasorduetan, bazkalorduetan, kirol jardunetan…) interes, motibazio eta kuriositate pertsonalak lantzeko. Hain zuzen ere, Gotzone Duñabeitiak ikastolako zuzendari pedagogikoak, Urko Rodriguezek, zuzendari gerenteak, horien inguruan egin dute berba hainbat webgune eta aldizkaritan.

Duñabeitiak azpimarratu du: “Gure zeregina etorkizuneko herritarrak prestatzea da, errespetuzko balioak trasmititzea, pentsamendu kritikoa garatzea; hori bezain sinplea eta konplexua”. Zuzendari pedagogikoari egindako elkarrizketa esteka honetan dago ikusgai.

Rodriguezek, berriz, jolas eta aisialdi leku berriak hiru urte bete dituela, nabarmendu du: “Ikasleek alternatiba gehiago dituzte, eta horrek, bizikidetzari dagokionez, positiboki eragin du”. Inklusibitateari buruz, gehiago irakur daiteke Urko Rodriguezi elkarrizketa egindako webgunean.