Hegoaldean hezkuntza lege berria idazten ari diren honetan, Euskal Herriko ikastolek Euskal hezkuntza sistemak izan beharko lituzkeen oinarrizko printzipioen dekalogoa idatzi du. Proposamen hau ikastolen komunitatea osatzen dugun eragile guztien artean ezagutzera ematea da lehen pausoa, era berean, proposatzen diren 11 puntuek sortzen duten atxikimendu maila neurtzea.
Horretarako, galdetegi labur bat prestatu Ikastolen Elkarteak, modu argian antolatua, erraz eta denbora gutxian betetzeko modukoa. Mugikorrean, tabletean zein ordenagailuan bete daiteke. Martxoaren 28an, astelehenean, email bat jasoko duzue familia guztiek. Web orrian ere egongo da galdetegia erantzuteko modua. Familien iritziak eta ekarpenak ezinbestekoak dira hausnarketa prozesu honetan.