HH3-4-5: JUUL kanpaina

HH2. zikloan (HH3, HH4 eta HH5) ere JUUL kanpaina hasi dugu, Euskal Herria mailan ikastolek, irakurketa sustatzeko sortutako kanpaina. Aurten, Leire Bilbaoren “Barruko Hotsak” liburuan oinarrituz atondu ditugu harrera gelak. Kanpainaren amaieran, gehien gustatu zaien ipuina aukeratuko dute umeek. Zein izango ote da aurtengo ipuin saritua?