Martxoaren 30ean zarratuko da Errigorako saskia eskatzeko epea

Astebete baino gutxiago falta da Errigorako saskien eskaria egiteko epea bukatzeko. Hilaren 30a baino lehen egin behar dira eskariak, eta apirilaren bukaeran egingo du Errigorak deskargua ikastolan. Gogoratu, Kurutziaga Ikastolan jaso dezakezuela zuen eskaria.

Eskaerak ERRIGORAren web orrian sartuta egin daitezke (egin klik testuan). Horrez gain, telefono bidezko arreta ere eskainiko dute. Arreta ­ordutegia 9:00etik 13:30era izango da, astelehenetik ostiralera. Tarte horretan +34 848 87 12 23 zenbakira deitzeko aukera izango du eskatu gura duenak.