“Haurren aurrean, helduak heldu” dinamika martxan jarri dugu

Astelehenagaz ekin genion “Haurren aurrean, helduok heldu” dinamikari. Asmoa helduek haurren aisialdi guneetan bat egiten dutenean elkarren artean euskarazko komunikazioa sustatzea da. Abenduaren 5era arte iraungo duen dinamika izango da. Durangon ez ezik, Euskal Herriko 70 herritan ere martxan jarri zen.