Idatzi honen bitartez jakinarazten dizuegu gure herrian abian jartzen ari garen proiektua: Eskola Bideak. Proiektu honen helburua da eskola-mugikortasun aktiboa, iraunkorra eta autonomoa sustatzea 9 eta 12 urte bitarteko ikasleen artean, ohitura osasungarriak sustatuz eta gure kaleetan ibilgailu motordunen erabilera murriztuz.
Eskola Bideak gure ikasleei ikastetxeetarako bidean laguntzea da, identifikatutako eta seinaleztatutako lau ibilbideren bidez. Ibilbide bakoitzak irteerako, tarteko puntuko eta helmugako ordutegi markatuak izango ditu, eta horrek esperientzia segurua eta antolatua bermatzen die gure ikasleei.
Ekimen honetan bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu, ohitura osasungarriak eta motorrik gabeko mugikortasuna sustatzeko.
Eskola Bideaki buruzko informazio gehiago atxikitutako dokumentuetan doakizue nahi baduzue parte hartu.
Eskerrik asko ekimen honen parte izateagatik eta gure seme-alaben eta komunitatearen ongizatean laguntzeagatik!