Familian Euskaraz Olgetan

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko Euskara Zerbitzuak, Berbaro Elkartearen bitartez, berriro jarri du martxan Familian Euskaraz Olgetan programa.

Egitasmoak, familia transmisioa landuz, euskararen erabilera sustatzea du helburu eskolan zein eskolatik kanpo. Horretarako, jolas dinamizazio saioak egingo dira parke eta eskoletan. Jolas saioak 3-5 urte bitarteko haurrei eta beraien familiei daude zuzenduta. Haur guztiek heldu batekin etorri beharko dute.