Matrikulazioa

Guraso agurgarriok,

Urtero lez, matrikulazioan arreta berezia jarria dugu.

Hori dela eta hasiak gara 2022/2023 ikasturteko matrikula prestatzen. Informazio honek gure matrikulazioaren kudeaketa hobetzen laguntzen digu, beraz, haurren bat izan edo izateko bazaudete hurbil zaitezte ikastolara izena ematera lehen bait lehen. Era berean, ezagun edo lagunen bat baduzue haurra Kurutziaga Ikastolan matrikulatzeko interesa duena, ikastolara hurbiltzeko gonbidapena egitea eskatzen dizuegu. Telefonoz 94 620 08 22 telefonora deitu edo idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera idatzi ere egin dezakezue.

Gogorarazten dizuegu, era berean, Ikastolan matrikula egiteko lekua badagoela eta, norbaitek ikastola ezagutu nahiko balu barrutik, harrera pertsonalizatua eta bisita gidatua egiten dugula aurretiko hitzorduarekin.

Ezagun guztiei, informazio hau pasatuko diozuelakoan, jaso gure agurrik beroena.