Umeek badute, beraien emozioek gidaturik, desira eta beharrizanetatik sortzen den barrutik kanporako ekintza espontaneo eta naturala, JOLASA. Honen bitartez, beraien harreman afektiboen historia kontatzen dute eta psikomotrizistak saio hauetan umearen adierazpen hauek irakurriko ditu era egokian jaso eta erantzuteko. Psikomotrizistaren jarrera honek eta gelaren prestaketa zehatzak, umearen heltze prozesuan, garapen intelektualean eta fisikoan lagunduko du. Psikomotrizitate saioen helburua mugimenduaren plazeretik pentsatzeko plazerera bidea ahalbidetzea da.