La Cuadri del Hospiren kamiseten eskaera

Kaixo familia,
Aurreko astean esan genuen La Cuadri del Hospiren ekimenaren barruan kamisetak saltzen hasiko ginela. Herri guztia kamiseta urdinarekin ikustea da asmoa, minbiziaren aurrean batasuna ikusarazteko. Era berean, beste helburuetako bat dirua batzea da haurren minbiziaren inguruan ikertzeko.
Egun hau une ahaztezina izan dadin, kamiseten salmenta antolatzen ari garela aipatu genuen, ekitaldiari babes eta elkartasun ikur ere izango direnak.

Kamiseta eskuratzeko prozesua oso sinplea izango da:
– Kamisetak ikusgai izango ditugu ikastolako frontoian otsailaren 27an (asteartea), otsailaren 29 (osteguna), martxoaren 5ean (asteartea) eta martxoaren 7an (osteguna) egunetan. Ordua 16:30-17:30 bitartean.
– Familia bakoitzak ikusi eta proba dezake kamiseta momentuan, eta dagokion neurria aukeratu ahal izango du.
– Eskaria Alexiako dendaren bidez egingo da otsailaren 27tik aurrera, aukeratu duzun neurria eta kopuruen arabera.
– Eskaria egiteko azken eguna martxoaren 15a izango da, ostirala.
– Erosketa egin duten familiei kamisetak hartzeko lekua, eguna eta ordua zein izango den aurretiaz jakinaraziko zaie.
Animatu kamisetak hauek erostera eta gurekin bat egitera. Ekarpen txiki bakoitzak haurren minbiziaren aurkako borrokarako balioko du! Eskerrik asko elkartasun ekintza eder honen parte izateagatik!