HIZKUNTZA PROIEKTUA
- Hizkuntza proiektua: Hizkuntza Proiektuaren helburua umearen eleaniztasuna garatzea da euskara komunikazio-hizkuntza ardatz hartuta. Gure ikasleek Europar Erreferentzia Markoaren araberako ondorengo hizkuntza mailak lortzen dituzte:
- EUSKARA: B2 maila. Euskara batua ardatz hartzen dugu, bertako euskalkia ahaztu barik.
- GAZTELANIA: B2 maila.
- INGELESA: B1 maila. Ezartze goiztiarra 4 urtetik aurrera. DBH 3.mailan gizarte ikasgaia ingelesez.
- FRANTZESA: A2 maila. DBH 1etik aurrera.
- Euskaraz Bizi: Euskararen erabilera Ikastolatik etxe eta kaleetara zabaltzea da xedea, euskara zuzena eta jatorra bultzatuz.
- Eleanitz euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak marko metodologiko eta curriculum amankomun baten baitan biltzen dituen proiektua da.
- Ekintzan oinarritutako ikasmaterialak eta proposamen didaktikoak erabiltzen ditugu (ipuin dramatizatuak, ataza eta proiektuak, CLIL/Emile).
ELKARBIZITZA
- KiVa: Mundu mailan bullying edo eskola-jazarpenari aurre egin eta hura murrizteko programarik eraginkorrena txertatua dugu Ikastolan. Finlandiako Turkuko Unibertsitateak garatu du.
- Hezkidetza: heziketa metodo gisa, sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen den hezkuntza da, genero estereotipoetatik at egiten dena.
IKTak
- Konpetentzia digitala: Ikasleek konpetentzia digitala lehen hezkuntzatik hasita garatzen dute. Halaber, ikas-irakaste prozesuan hezkuntza eduki berriak erabiltzeko aukera ere ematen du.
TALDE LANA
Antzerkigintza: Antzerkia adierazpide artistiko bezala ezagutu eta lantzeaz gain, edozein proiektu aurrera eramateko orduan talde lanak duen balore eta garrantziaz ohartarazteko bide bat da. DBH 1. eta 2. mailan lantzen da.
ESKOLAZ KANPOKO JARDUNA
- XEDEA: Kurutziaga Ikastolak kirol-eskaintza zabala sustatzen, errazten eta antolatzen die gure ikasleei, helburu hauek lortzeko:
- Kirol-ohitura osasungarria sortzea.
- Kirol mota ezberdinak praktikatzeko aukerak asetzea.
- Hezkuntza-garapena osatzea.
- IKUSPEGIA: Erreferente izan nahi du arlo hauetan:
- Eskainitako kirol-eskaintzaren kalitatean.
- Parte hartzen duten ikasle guztientzako banakako arretan.
- Kirolaren praktika hezkuntzarako eta balioen transmisiorako bitarteko gisa erabiltzen (bereziki genero-berdintasuna errespetatzea zaintzen dugu).
- Eskola-kirolaren kudeaketan (Euskalitek emaniko ziurtagiria dugu: 3K programa)