Aurreko astelehenean, otsailaren 26an, ikastolako eskolaz kanpoko hezitzaileek hezkidetza arduradunaren eskutik Hezkidetza eta eskola kirolaren inguruko formakuntza jaso zuten.
Badakigu ikastolako elkarbizitzaren parte garrantzitsua direla eskolaz kanpo egiten diren ekintzak eta bertan izaten diren harreman osasuntsu zein ez osasuntsuak. Horregaitik, bertako hezitzaileek gatazken kudeaketan, harreman osaasuntsuetan, tratu onetan, laguntsaunean…erreferente izatea ezinbestekoa da.
Ikastolako hezkuntza proiektuan jasota dagoen bezala, ikastolak, ikasleen arteko harremanak berdintasun iraunkorretik sustatzeko konpromisoa du, hezkuntza ez sexistaren aldeko hautua eginez eta curriculum guztietan zein arlo ez curricularrean genero ikuspegia txertatuz.