Garrantzitsua: ikasle guztientzako e-posta helbideak ikastolako domeinuan

Kaixo, familia:

Orain arte kurutziaga ikastolako LH5. mailatik aurrerako ikasleek izan dute euren e-posta helbidea. Aurrerantzean ikasle guztiek (HH0 urtetik aurrera) izango dute ikastolako e-posta helbidea.

Zergatik?
Ikusi dugu, Kurutziaga ikastolako dominiotik kanpoko emailek (yahoo, hotmail, enpresetakoak) arazoa sortzen dizkigutela, batez ere meetak antolatzerakoan eta konektibitate mailan. Horretaz gain, eskola jardun ez-presentziala emango balitz, antolatu dugun Site-ak ikastolako e-postak eskatuko dizkigu bertara sartu ahal izateko.

Hau dela eta, erabaki da ikasle bakoitzak bere e-posta izatea eta familiek, ikastolak antolatzen dituen meet guztietan, seme alaben e-postarekin parte hartzea bilerotan.

Ikaslearen helbide elektronikoa honela izendatuko da: umearen izena, lehen abizena eta, azkenik, @kurutziagaikastola.eus. Beraz, zuen seme-alabaren e-posta hauxe litzateke (nolabait ulertzeko) izenalehenabizena@kurutziagaikastola.eus (aktibatzekorako orduan .eus atzizkia erabili ordez, .net atzizkia erabili beharko da beheko bideoan ikusiko duzuen moduan)

Urrian zehar bilera pedagogikoak izango ditugu meet bidez, eta hauek zuen seme-alaben e-postarekin lotuko dira. Garrantzitsua da, beraz, e-posta hauek aktibatu eta jarraipena egitea, gero bileretan sartu ahal izateko.

E-postaren aktibazioa egiteko tutorial hau sortu dugu. Mesedez jarraitu bideoko pausuak. (gogoratu zuen seme-alabak LH5en edo hortik goirako mailetan badaude badaukatela dagoeneko euren posta helbidea aktibatuta).

1. www.gmail.com helbidean sartu
2. Helbide elektronikoa sartu: ikaslearen izena eta abizena sartu (adibibidea) izenaabizena@kurutziagaikastola.net OHARRA: erabiltzaile modura .eus izango da, baina e-postara sartzeko BETI .net atzizkia erabili beharko da.
3. Aa123456 klabea sartu
4. Behin barruan sartuta klabea aldatu eta ondo gorde.