Euskaraldiaren hirugarren edizioaren amaiera

Azaroaren 18an ekin genion gogotsu euskaraldiari eta bihar, euskararen egunaren bezperan, amaiera emango diogu. Ikastolako ikasleek euskara, gure altxorra, zaintzeko modurik onena bizirik mantentzea dela ondorioztatu dute egindako hausnarketetan, eta beraien ALTXORBIZI rolean fin aritu dira.

Bihar ospatuko dugu euskararen eguna ikastolan eta honekin emango diogu bukaera euskaraldiari. Gaztaina erreekin berotuko ditugu gorputza eta gogoa hitzez ekiten jarraitzeko. Ozen esanez ez dugula etsiko, ozen kantatuz herri bat osaturik euskaraz nahi dugula bizi!

Beraz, hasi etxetik eta kalera, hasi kaletik eta etxera…

(Behean, HHko gela batzuetako argazkiak, “Hitzez ekiteko garaia” lemapean)