Bertsolaritzara hurbildu gura duzu? Kurutziagan martxan dago talde bat

Kurutziaga Ikastolan eguaztenero-eguaztenero izaten dugu Juanjo Respaldiza bertsolaritzari buruz berba egiten LH6. mailan, eta ikasleek oinarrizko ezagutza eskuratzen dute. Hala ere, badago ezagutzatik harago joan gura duenik, eta Bertsozale Elkartetik hori sustatzea gura duen talde osatu dute, Kurutziaga Ikastolan batzen dena hain zuzen ere.

12 urtetik gorako gazteei zuzendua, eguaztenero batzen da 15:15ean. Ordubeteko saioa egiten du taldeak. Hutsetik hasteko talde ezinhobea da, esperimentazioak egiteko eta bakoitzaren imajinazioari eragiteko aproposa.

Interesatua egonez gero, 634406168 (Ander) telefono zenbakira idatzi dezakezue.

Animatu zaitezte bertsotan egitera!