Animatu GO-Guraso Ordezkari izatera!

Ikasturte berriarekin batera, ikastolako gurasoen parte-hartzea sustatzea jarri da lehentasunen artean. Aurreko astean zer zen azaltzen zuen bideoa erakutsi eta gonbite bat luzatu zitzaien familiei.

Helburua ikastolaren bizitza komunitarioa indartu eta antolatzen diren ekintzetan familiek zuzenean esku hartzea da, eta honekin batera antolakuntzarekin lotuagoa, maila bakoitzak gurasoen ordezkari bat izan dezala gura dugu ikastolako organo ezberdinen artean loturak eta komunikazioa errazagoa izan daitezen.

Zereginak hauek izango dira: ikastolatik proposatzen diren eskolaz kanpoko ekintza ezberdinen antolaketan familiek parte hartu dezaten laguntzea; ikastolaren funtzionamenduan eragina duten gaiak aztertzeko Artezkaritza Kontseiluak edo Zuzendaritzak bideratutako lan-taldeetan parte hartzea, eta azkenik, ikasgelako gurasoen bozeramaile izatea, iradokizunak, proposamenak bideratzeko, izan Artezkaritza Kontseiluari, Eskola Kontseiluari, edo Zuzendaritzari.

Parte hartzeko, boluntarioak nahi ditugu, eta interesa daukanak artezkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera idatzi dezala.

Hor doa gonbitea!