BIDEOA: Guraso-Ordezkari izateko deialdia – Miren Lopez eta Imanol Eskota

Ikasturte honetan Guraso Ordezkarien (GO) figura indartu gurako genuke. Orain urte bi martxan jarri genuen arren, COVID-19aren ondorioz ezin izan dugu behar den bezala gauzatu. Uste dugu momento ona izan daitekeela guraso ordezkarien lana indartzeko.

Zein funtzio dauka Guraso Ordezkari batek? Familien eta ikastolako zuzendaritzaren arteko komunikazioa bermatzeko helburuagaz sortu den figura bat da. Bi norabideetan komunikazioa indartzea da gura duguna. Bestalde, familiei dagozkien betebeharren antolaketaren koordinatzaileak izango dira.

Organo erabakitzaile bat izan ez arren, iradokizunak eta kezkak azaltzeko plataforma bat da. Maila bakoitzeko ordezkari bat edo gehienez bi aukeratuko dira.

Beraz, laister GO izateko deialdia helduko zaizue. Ikastolako artezkaritzatik parte hartzera animatzen zaituztegu!