Haur eta nerabeen sexu-hezkuntzari buruzko mahai-ingurua antolatu dute Durangon

Ostiralean, irailaren 24an, Emakumeen eta haurren sexu-esplotazioaren eta trafikoaren aurkako Nazioarteko Egunaren markoaren barruan, Andereak elkarteak eta medicusmundi Bizkaiak, Durangoko Udalaren laguntzarekin, Sexu-esplotaziorako emakumeen eta nesken salerosketaeztabaida-jardunaldia eta Haurrak eta nerabeak pornoaren aurrean: sexu-hezkuntzarako gakoak” mahai-ingurua antolatu ditu. Durangoko San Agustin Kultur Gunean izango dira: jardunaldia 10:00etatik 14:00etara izango da; eta mahai-ingurua 17:00etatik 19:00etara.

Haur eta nerabeei buruz zuzendutako saioan, Gizartean kontsumitzen den pornografian emakumeek jokatzen duten papera zein den aztertuko da, eta, transmititzen diren sexu-harremanen ereduaz hitz egingo da. Hortik, haurtzaro eta nerabezaroko harremanetan eta garapenean duten eraginak azalduko dira.

Izena galdetegia beteta eman daiteke. Jardunaldiak streaming bidez jarraitu daitezke (Zoom aplikazioaren bitartez.

Ekitaldiari eta hizlariari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, webgunea bisitatu edo 619001951 telefonora deitu.