Durangoko Azokan aurkeztu zuten “Lur eta Amets” filma, Euskal Herriko Ikastolak parte diren proiektua. Asteburutik aurrera izango da zinema aretoetan ikusteko aukera. Durangon Zugaza zineman eskainiko dute filma. Sarrerak online erosi gura izanez gero, hemen lotura.
Pelikularen sinopsia
Lur eta Ametsen gurasoek ezkontza bat dute eta bikiak amona Andereren etxean utziko dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren boterei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazi-gozoak bizituz, Euskal Herriaren historian zehar bidaiatuko dute.
Historia-aurrea, Erromatarren garaia, Nafarroako erresumaren sorreran, Zugarramurdiko sorginekin izango dira. Ameriketatik ekarrik berriko txokolatea dastatuko dute, Karlistadetan, Bilbo industrialean, Francoren garaiak biziko dituzte…
Eta martxa eta borrokarekin dantzatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.