IZANDIG: Segurtasun digitalari buruzko saioa familiei zuzenduta

Datorren otsailaren 10ean, astelehena, arratsaldeko 18:00etatik 19:30era izango da segurtasun digitalari buruzko saioa. Etapa guztietako gurasoentzako izango da.

IZANDIG ikastolen elkartean jaiotako proiektua dugu, eta familez gain, LH-ko irakasle taldeak eta LH5 eta LH6ko ikasleek ere saio bana jasoko dute.

Gaur egun horrenbeste arduratzen gaituen Segurtasun Digitalaren inguruko lanketa egingo dugu zuen seme-alabekin eta horren ondorioak zuekin partekatzeko saio hau antolatu dugu. Oso aberasgarria izango da zu gure artean izatea.

Etortzekoa bazara, mesedez, erantzun galdetegi honi.