LH2: Hagin garbiketa programaren lehen asteak

“Auso-hortz” hagin garbiketa programa deitu diogun egitasmoari ekin diogu duela egun batzuk. Proiektu honetan LH2ko ikasleria dago sartuta, gura duenak parte hartzeko aukeragaz. Helburua, aurreko asteetan gogoratzen etorri garen legez, haurrek bazkalostean haginak garbitzeko eta haginen higienea zaintzeko ohitura hartzea da. Lehen egunotan, gazte ugari ari dira proiektura batzen, eta bazkalosteetan gaiari buruzko hainbat ekintza burutzeko tartea ere izan dugu. Hasi besterik ez gara egin, baina erantzun positiboa izaten ari da egitasmoa. Jarraian hagin garbiketen eta ekintzen zenbait argazki.