HH: Bete familia bilerak egiteko taulak, Alexian eskuragarri

Kaixo familia,

Gogorarazi gura dizuegu familia bileren txandak hartzeko egutegia martxan dagoela jada Alexian. Bilerak azaroaren 21etik aurrera egingo dira. Horretarako, Alexian sartu beharko zarete hitzordua hartzera.

Alexian sekula sartu ez bazarete, idatzi mezu bat idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera.

Alexia familia APPa erabiltzen baduzue kontutan izan ikastetxearen kodea 193e dela.

Alexian aspaldi sartu ez bazarete edo/eta pasahitzarekin arazoa baduzue, bideo honetan ikus dezakezue nola aldatu pasahitza:

Alexian elkarrizketarako hitzordua hartzea:

Alexiara sartzen zaretenean, “Elkarrizketak” atalean  “eskatu” aukera sakatu eta bertan izango dituzue zuen seme/alabaren tutoreak erabilgarri dituen txandak (egunak berdez agertuko dira egutegian). Hoberen datorkizuena aukeratu eta onartu. Bukatzeko, irakaslearen eskaeraren onarpena jasoko duzue.

Jarraian daukazue hitzordua hartzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen dituen bideoa:

Adeitasunez,

Kurutziaga Ikastola