“Kurutziagan hausnarketa prozesua gauzatzeko ikastetxeko hezkuntza komunitateak modu aktiboan parte hartzea garrantzitsua da”

Ikastolen kolektiboak hurrengo urteetarako helburuak zehazteko ekainaren 22an ezarri du hitzordua. Xedea da datozen 8-10 urteetako erronkak zehaztu, hauei aurre egin eta helburu nagusiak ezartzea. Gaurtik begiratuta, biharko ikastolak irudikatzeko unea dela ikusten dugu gure kolektibotik. Lanketa hau Kurutziaga Ikastolan ere egingo dugu gure komunitatetik elkartera ekarpena egiteko. Martxoa eta apirila bitartean ditugun erronken inguruko hausnarketa partekatzea da asmoa, etorkizunerako ditugun helburuak adosteko hezkuntza kolektibo hau osotzen dugunon artean.

Ikastolako familiak hausnarketa prozesu honetan parte hartzera gonbidatu ditu Kurutziaga Ikastolako Artezkaritzak. Gogoratu martxoaren 19an izango dela hurrengo hitzordua. Laura Biritxinaga lehendakariordea eta Urko Rodriguez zuzendari orokorra elkarrizketatu ditugu gai honen berri emateko.

Zein da gure ikastetxeak hausnarketa-prozesua gauzatzeko ezarri duen plana edo metodologia, eta nola nahi da inplikatzea Hezkuntza komunitatea prozesu honetan?
Laura Biritxinaga: Kurutziagan hausnarketa prozesua gauzatzeko ikastetxeko hezkuntza komunitateak modu aktiboan parte hartzea garrantzitsua da. Lau saio programatu ditugu: familientzako martxoaren 19an eta bestea apirilaren 9an, eta langileentzako opor buletan. Komunidade handia garenez, lana bitan banatuko dugu. Garrantzitsua ariketak eskatzen duen konpromisoa da, izan ere denok dugu zer esana ikastolon mugimenduak definitu behar dituen erronketan.

Zer tresna edo baliabide erabiliko dira hausnarketa prozesuan biltzeko eta aztertzeko, eta nola erabiliko da informazio hori etorkizuneko erabakiak hartzeko?
Urko Rodriguez:
Ikastolen elkarteak lanketarako materiala prestatu du, eta leku honetan dago eskuragarri. Saio hauetan hausnartzen dena Ikastolen elkartera bideratuko da, eta kolektibo osotik jasotakoa aztertuko dute gero azken dokumentu aberasteko. Kurutziagak bera ekarpena egin behar du, eta horretara gonbidatu behar dugu gure hezkuntza komunitatea. Parte hartzeko eman izena martxoaren 17a baino lehen. LOTURA

Zer epe eta mugarri ezarri dira hausnarketa prozesurako, eta nola monitorizatu eta ebaluatuko da ezarritako helburuak lortzeko bidean egindako aurrerapena?
Urko Rodriguez: Prozesuaren mugarria Ikastolen Kolektiboak ekainaren 22an burutuko duen Batzar Nagusia izango da. Bertan adostuko dira gure etorkizunerako erronkak. Baina, horretarako gure ekarpena egitea garrantzitsua izango da.

Nola jakinaraziko dira hausnarketa prozesuaren emaitzak, bai gure ikastetxean, bai EHI kolektiboan?
Laura Biritxinaga: Ulertzen dugu azken txosten bat egongo dela eta gure lana hezkuntza komunitatean zabaltzea izango da. Baina horretarako gure aletxoa egon behar da dokumentu horretan.