Rio De Orok udan haurrei harrera egiteko familia bila dabil

Rio De Oro Gobernuz Kanpoko Erakundeak udan haurrei harrera egiteko familia bila dabil. Programaren helburu orokorra familia euskaldunetan edo udalekuetan 8 eta 12 urte bitarteko saharar haur errefuxiatuak denbora baterako harreran hartzea da.

Informazio gehiago gura dutenek www.riodeorodurango.com eta oporrakbakean.eus webguneetan daukate, edo 676 108 794 zenbakira deitu dezakete.

Izena emateko epea martxoaren 31ra arte zabalik dago.