Hezkuntza Legeari buruzko analisiaren nondik norakoak

2023. urtea hasteaz batera, Kurutziagako Artezkaritzak, Ikastolen Elkartetik abian jarritako hausnarketa prozesuaren bigarren lanketa ipini zuen martxan ikastolan. Iazko ikasturtean galdetegi bat egin zen Hezkuntza komunitatean eta 2022ko maiatzean eman genituen lan honen emaitzak.

Oraingoan egindako ariketa, iazko emaitza hauetan irtendako bost atal nagusienen inguruko hausnarketa eta ekarpena izan da: Doakotasunaren ingurukoak, euskara eta euskal kulturari dagozkionak, Hezkidetzari buruzkoak, Ikaslearen ezaugarrietatik pentsaturikoak eta inklusioari buruzkoak.

Urtarrilaren 11n egindako bileran 85 familiakide batu ginen ariketa hau egiteko, eta aipatutako bost puntu hauek balizko Hezkuntza Lege berrian kokatuta, ikusten genizkion arrisku eta aukerak zerrendatu genituen. Eta azkenik, urtarrileko Batzar Nagusian arrisku eta aukerak lehenesten zituen ariketa egin zen.

Gaur bidalitako dokumentu honetan familiekin egindako ariketa luzatzen dizuegu modu laburtuan:

  • Unibertsaltasunaren inguruan interpretazio hau egiten da ikastolatik: Doakoa; Ikastolako ateak denontzat zabalik dituena; edozeinek parte hartzeko aukera duena bere jatorri eta egoera sozioekonomikoa edozein izanda ere besteak beste… 
Zein arrisku aurreikusi daitezke? Zein aukera eskaintzen ditu?
  • Ikastetxea aukeratzeko aukera galtzea familiek.
  • Erabakiak hartzeko aukera galdu.
  • Euskara eta euskal kulturaren galera.
  • Aberastasun kulturala (ez ekonomikoa).
  • Integrazioa bultzatzea.
  • Euskararekiko kontzientziarik ez duten familiak euskalduntzeko aukera. 
  • Euskarara eta Euskal Kulturari egiten zaion interpretazioa hauxe da: Euskararen ezagutzaz gain erabilera normalizatuaren aldeko ikastola izatea; gure izaera propioa eta identitatea eraikiko duen Hezkuntza Proiektua izatea; gure hizkuntza, nortasuna, izaera, kultura lurraldetasuna oinarritzat duena (EH bere osotasunean, hau da, Nafarroa eta Iparraldea barne)…
Zein arrisku aurreikusi daitezke? Zein aukera eskaintzen ditu?
  • Helburua euskara gaitasuna (titulua) izatea bakarrik (B1/B2) eta ez erabilera.
  • Ez bermatzea euskal kulturaren transmizioa.
  • Euskalduntzearen ardura ikastetxeen esku uztea bakarrik.
  • Kanpoko belaunaldiak euskalduntzeko aukera.
  • Euskal kultura eta lurraldetasuna unibertsalagoa izatea.
  • Familia berriak euskalduntzea.
  • Hezkidetzari buruzko interpretazioa: Benetako berdintasunean eta besteekiko errespetuan oinarritutakoa; Ikastetxe sozietate gisa, ikasleei bizitzan bere proiektua garatzeko emango dizkien tresnak generoan kokatuta egotea; emakume-gizon aukera berdintasuna bermatu eta bultzatzen duena…
Zer arrisku aurreikusi daitezke? Zer aukera eskaintzen ditu?
  • Gatazkak sortzea beste kulturekiko
  • Egunerokotasunean ez betetzea esandakoak . Erabakiak ez garatzea.
  • Presioa irakasleek jasatea.
  • Kriterio falta (zelan ipini).
  • Ikasleengan pèntsamendu kritikoa sustatu
  • Lan taldeak antolatu eta komunitatearen esku jarri adostutakoa.
  • Hezkidetza indartzeko aukera
  • Ikaslearen ezaugarrietatik pentsaturiko interpretazioa: Ikasleen irteera profilari aipamena egiten diona; ikasleen ezaugarrietara egokitzen dena; ikasle “jator” eta konpetenteak heztea; ez-baztertzailea eta “igogailu” soziala izaten laguntzea; ikasleen perfiletara egokitua…
Zer arrisku aurreikusi daitezke? Zer aukera eskaintzen ditu?
  • Ikastolen konpetentzi eredua airean gelditzea
  • Euskaltasuna ez da bermatzen.
  • Guretzat garrantzitsuak diren konpetetzien galera.
  • Ikastetxe bakoitzak autonomia izango du plana definitzeko?
  • Ikasleak beraien hezkuntza ibilbidearen subjetuak izatea
  • Ikasle konpetenteak bultzatea.
  • Ikastetxeetan curriculum akademikotik haratago dauden eremuak jorratzeko aukera eta baldintzak eskaintzea.
  • Inklusioari buruzko interpretazioa: Baztertzen ez duen ikastola izatea; inor arrotz sentitzen ez den ikastola izatea Kurutziaga; desberdintasunak naturaltasunez bizi dituen ikastola izatea…
Zer arrisku aurreikusi daitezke? Zer aukera eskaintzen ditu?
  • Ikastolen konpetentzi eredua airean gelditzea
  • Euskaltasuna ez da bermatzen.
  • Guretzat garrantzitsuak diren konpetetzien galera.
  • Ikastetxe bakoitzak autonomia izango du plana definitzeko?
  • Ikasleak beraien hezkuntza ibilbidearen subjetuak izatea
  • Ikasle konpetenteak bultzatea.
  • Ikastetxeetan curriculum akademikotik haratago dauden eremuak jorratzeko aukera eta baldintzak eskaintzea.

Aurkezpen osoa hauxe litzateke

Ariketa hau ikastolako klaustroa ere burutzen ari da, eta Artezkaritzaren asmoa lan bi hauen aurkezpena egitea litzateke ekainean burutuko dugun Batzar Nagusian. Lan honen guztiaren emaitzak, gero, Ikastolen Elkartera bideratuko ditugu.