Hezkuntza Legearen zirriborroa, hizpide Kurutziaga Ikastolan

Aste honetan Kurutziaga Ikastolako Komunitatea Hezkuntza Legearen inguruko lanketan ibili da. Hausnarketa honetan klaustroak ez ezik, gurasoek ere bere ekarpena egin nahi izan diote etorkizunean onartu beharreko lege berriari.

Abiapuntua orain urtebete ikastolek egindako endekalogoa izan dugu, eta berau Hezkuntza Legearen zirriborroaz alderatu dugu gure iritzia emateko. Hainbat eremuri ikusten dizkiegun arrisku eta aukerak landu ditugu.

Artezkaritzaren asmoa lanketa hau dokumentu bateratu baten aurkeztea da hurrengo Batzar Nagusian, urtarrilaren 25ean.

Zorionak partaideei!