Euskararen Ginkana: Seigarren eta azken galdera!

Hemen gatoz azkenengo galderagaz!

Aurreko asteko erantzuna

“Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko, gora herria!” Jon Mayak bota zuen esaldi hau MAX saria jasotzerakoan 2017an. Urte horretan, Maskaradak Zuberoako Pettarra eskualdeko herri batzuetako gazteek plazaratu zituzten.

Erantzuna beraz: Pettarra

Seigarren galdera

Eta hemen seigarrena!

Aurrekoan aipatu genuen soziolinguistika clusterrak Euskal Herriko euskararen kaleko erabilera orokorraren neurketaren emaitzak atera berri ditu.

Neurketa horren emaitzak gure herrira ekarriko bagenitu, zenbat durangarrek erabiltzen dute euskara kalean? Emaitzagaz batera, berau nola atera duzun azaldu lerro pare batean.

Zein lurraldetan kokatuta gauden kontutan hartu eta matematika apur bat ere beharko duzu.

Gogoratu, emaitza euskarataldea@kurutziagaikastola.eus helbidera.

Eskerrik asko aste hauetan parte hartu duzuen guztioi, datorren asteko buletinean irabazlea nor izan den jakingo dugu!

Datorren ikasturtean gehiago eta hobeto!