Euskararen ginkana: Badator lehenengo galdera!

Kaixo, familia eta langile!

Aurreko astean aipatu bezala, duela urte batzuk hasitako bideari jarraituz Euskara Taldekook IKASTOLAKO EUSKARAREN GINKANAren bosgarren edizioa jarri dugu martxan aurten ere Ikastola osatzen dugun familia eta langileontzat. Bertan, eguenero ikastolako buletina jasotzen duzuen guztiok parte hartu ahal izango duzue.

Horretarako, gaurtik hasita sei astez, buletinean bertan EUSKARAREN GINKANA atalean, EUSKARAgaz edota EUSKAL KULTURAgaz lotutako galdera bat agertuko da (sei aste, sei galdera). Galdera horien erantzuna eta zuen izen-abizenak ondorengo helbidera bidali beharko dituzue:

euskarataldea@kurutziagaikastola.eus

Galderaren erantzun zuzena buletina jasotzen den egunean bertan (eguenetan) bidaltzen bada helbide horretara, 3 puntu eskuratuko dira; hurrengo egunean bidaltzen bada, 2 puntu; eta ondorengo egunetan bidaltzen bada, puntu 1. Edozein modutan, erantzuna hurrengo eguena baino lehenago bidali beharko da. Sei asteak igaro ondoren puntuazio altuena lortzen duenak SARI EDER BAT eskuratuko du.

HEMEN DOA LEHEN GALDERA:

Gaurkoa oso erraza!

Ikasturte honetan Ikastolan bertan egin dugun neurketaren arabera, zeintzuk dira gure ikasleen euskararen erabileraren datu orokorrak eremu informalean (zer portzentaik egiten du euskaraz eta zerk erdaraz)?

Agian gaurko buletinean bertan lagunduko dizun zerbait topatu dezakezu.

Animatu eta jolastu!