Euskara Taldea: Kurutziagako III. Euskararen Ginkana datorren astetik aurrera!

DURANGOKO DENDETAN EROSKETAK EGITEKO 80€ IRABAZI NAHI?

Aurreko ikasturtean pandemiak ez zigun utzi ginkana egiten baina bagatoz berriz ere Ikastolako hirugarren euskararen ginkanarekin!

Zer da Ikastolako Euskararen ginkana?

Euskara taldeak antolatzen duen jolasa da, euskara eta euskal kultuta bultzatzeko eta Ikastola osatzen dugunon arteko harremana sendotzeko helbururarekin.
Astero buletinean froga bat planteatuko zaizue eta aste osoa izango duzue berau burutzeko, gero eta lehenago erantzun orduan eta puntuazio gehiago lortuko duzue.

Nork  hartu dezake parte?

Buletina jasotzen duen edozeinek, ostegunetan jasoko duzue egin beharrekoa, eta erantzuna euskarataldea@kurutziagaikastola.eus helbidera bidali beharko duzue ahalik eta azkarren

Noiz burutuko da?

BOST proba izando dira datorren ostegunean hasi (apirilak 29) eta BOST ostegunez jarraian (azkena maiatzaren 27an).
Irabazlearen izena ekainaren 3ko buletinean argitaratuko da.

Nola izango da puntuazioa?

Proba bakoitzean erantzun egokia ostegunean bertan bidali ezkero 3 puntu eskuratuko dira. Hurrengo egunean bidaliz gero 2 puntu.  Eta hurrengo osteguna baino lehenago erantzun ezkero puntu 1.

BOST PROBAK burutu ondoren puntu gehien lortzen duena izango da 80€ren irabazlea

Ikasleek ere parte hartu dezakete?

Ikasleek (LH5etik aurrera) beraien ginkana propioa izango dute eta irabazleak 30€ko bonoa eskuratuko du.

Animatu eta parte hartu!