Bukatzen ari gara!
Lehenik eta behin aurreko asteko erantzuna ematea tokatzen da:
5 idazleren lanak zenituzten beste hizkuntza batzuetan idatzita: Karmele Jaio, Fernando Morillo, Unai Elorriaga, Katixa Agirre eta Eider Rodriguez, eta bostok, ondorengo saria jaso izan dute: IGARTZA SARIA
Guztira 19 lagunek bidali duzue erantzuna eta, oraingoan, 6 bakarrik izan dira zuzenak.
Hainbatek Euskadi saria eta 111 Akademia saria aipatu dituzue, baina ez bata ez bestea,ez dago 5 hauen, guztien, eskuetan.
Eta hemen duzue azken galdera:
ERGU ARRAKAB ERBIL ARAKSUE OIROTIRRET AD
Goian dagoen mezu ezkutua askatu eta esaldi bat aurkituko duzue.
Esaldi hori, urte askoren ondoren, ur uherrak zituen ibai ondora bueltatu den idazle handi baten poema batekoa da.
Esaldi hau barne duen poema horren bukaeran beste mezu ezkutu bat agertzen da.
Zer ezkutatzen du bigarren mezu horrek?
Gaur erantzun ezkero 3 puntu, bihar 2, eta datorren osteguna baino lehenago puntu 1.
Animo eta suerte denoi!
Hurrengo buletinean III ginkana honen irabazlea ezagutuko dugu!