GUK16: mugikorren/gailuen gehiegizko erabileraren prebentzioa eta kontrola

Maiatzaren 25ean burutu zen Guk 16 guraso taldeak eta ikastolak elkarlanean antolatutako mugikorren/gailuen gehiegizko erabileraren prebentzioaz eta kontrolaz hausnartzeko hitzaldia. Pantallas Amigas erakundea arduratu zen formakuntzaz eta 45 familiak hartu zuten parte. Gai hau funtsezkoa da gure seme-alaben heziketan eta datorren ikasturtean ere izango dira formazio saio eta ekimen gehiago.