Aurreko asteko erantzuna
Bagoaz aurrera Ginkanarekin . Hemen duzue lehenengo galderaren erantzuna: EUSKARALDIA zen hitz ezkutua
32 lagunek bidali duzue erantzuna eta, bat izan ezik, beste guztiok asmatu duzue, bueno erraza ere bazen, e!
Aste honetako galdera
Galdera GAUR erantzun ezkero 3 puntu eskuratuko duzue. BIHAR egin ezkero 2 puntu eta, hurrengo osteguna baino lehenago, puntu 1.
Erantzunak ondorengo helbidera bidali behar dituzue zuen izen abizena adieraziz: euskarataldea@kurutziagaikastola.eus
Kasu gehienetan ematen ez badu ere, Euskal herriko 7 herriren izenak dituzue hemen, hori bai, izen ‘ofizialak’ edo ofizialaren zati bat dira.
Trois-Villes
Placencia de las armas
Valle de Yerri
Saint-Pierre-d’Irube
Baños de Ebro
Saint-Palais
Valle de villaverde
Bakoitza herrialde batekoa da eta hauxe da eskatzen zaizuena:
1.- Zein da euskal izena ?
2.- Zein herrialdetan dago ?
3.- Beheko hiru argazkiok horietako HIRU herritakoak dira. Zer herritakoak?
1.
2.
3.