(Euskara Taldea) Euskararen III. Ginkana: lehenengo galdera

KURUTZIAGAKO III. EUSKARAREN GINKANA

Aurreko astean aipatu bezala  martxan da Ikastolako III. Euskararen Ginkana, eta bagatoz lehen galderarekin.

Gogoratu 5 asteetako galderen ondoren irabazleak Durangoko Dendetan erabiltzeko 80€ko bonoa irabaziko duela.

Galdera GAUR erantzun ezkero 3 puntu eskuratuko duzue. BIHAR egin ezkero 2 puntu eta, hurrengo osteguna baino lehenago, puntu 1.

Erantzunak ondorengo helbidera bidali behar dituzue zuen izen abizena adieraziz: euskarataldea@kurutziagaikastola.eus

Eta hemen doa galdera edo HITZ EZKUTUA

Animatu eta suerte on denoi!