Joan zen barikuan ospatu genuen Kurutziaga ikastolan aurtengo euaskararen eguna. Hain justu, Mikel Laboa euskal kantari handia hil zela 15 urte betetzen ziren egunean, bere ahotsa eta bere kanten doinuak izan genituen lagun egun osoan zehar. Gogora eta gure artera ekarriz egin genion omenaldi xumea.
Goizean, urtero legez, Kepak maisuki erretako gaztainek gozotu eta berotu zituzten gure gorputzak. Argitxok bisita egin zuen Haur Hezkuntzan eta ikasleei oparitxoa eta musikaz blaitutako jai giro ederra eraman zien.
DBHko ikasleek ikaragarri gozatu zuten euskara baztordekoek antolatutako jolasekin, eguraldia lagun, giro aparta soru zuten harmailetan.
LHko ikasleek arratsaldean hainbat abesti kantatu zituzten, aspaldikoak batzuk baina baita gaur egungoak ere. Azken asteetan izkutuan izan diren lagunak nortzuk ziren argitu ahal izan genuen azkenean: Olaia Inziarte kantaria eta Iñigo Undabarrena Kurutziaga ikastolako irakaslea. Hura izan zen txalo zaparrada Iñigok jaso zuena! Eta bere berbak arreta handiz entzun zituzten ikasleek, beste gauza batzuen artean, euskara ikastolatik atera eta kanpoan erabiltzearen aldeko deia egin zuen.
Amaitzeko, Behin betiko abestia kantatu genuen denok elkarrekin, argi adieraziz munduari euskaraz bizi nahi dugula!