Azaroaren 25ean eta urte osoan, indarkeria matxistari EZ!

Azaroaren 24an, barikua, biharamuneko aldarriak Kurutziagara ekarri genituen. Ikasleak eta irakasleak kamiseta edota jertse morez jantzita etorri ziren Kurutziagara, eta ozen aldarrikatu genuen indarkeria matxistarik ez dugula onartzen, ez Kurutziagan ez inon!

Astebetez, LHko ikasleek geletan gaia lantzeaz gain, egunean bertan Neomak taldearen “XXI.mendekua” kantaren koreografia dantzatu zuten.

HHn ere, geletan hainbat bideo ikusi edota ipuinak irakurri zituzten, tratu onen inguruko lanketa eginez. Eta, kantu koloreren “Nire gorputza da” kantarekin jolastu dira.

DBHko talde feministak, iaz bezala, beldur barik lehiaketan parte hartuko du. Horrez gain, gizarte-social sience ikasgaietan indarkeria matxistari lotutako datu eta errealitateak landu zituzten.

Hezkidetza arduradunen lantaldea

Egunaren antolakuntzan eta koordinazioan burubelarri aritu ziren Hezkidetza arduradunak. Izaro, Aitziber, Nerea, Iratxe, Leire… biba zuek! Segi dezagun ikastolan harreman onen eta balore eta etika positiboen alde lan egiten!