Zapatuko jai-egunerako ohar garrantzitsuak

Gainean daukagu azaroaren 10 eta itxura benetan ona dauka. Hala ere, ondoren, kontuan hartu beharreko hainbat ohar dauzkazue (egitarauari dagozkionak beherago).

Kurutziagatik Kurutziagara musika-kalejira

Aurreko batean esan genuen moduan bi puntutatik aterako dira bi kalejira ezberdin. Eurekin elkartu eta kaleak girotzeko deia luzatzen dizuegu. 12.30ean aterako dira kalejira biak. Baita euria ari badu ere.

Talde bat Kurutziaga kaletik aterako da, gure ikastola sortu zen lekutik. Kurutzesantu museoaren parean izango da zita 12:30ean.

Beste taldea gaur egungo Kurutziaga ikastolatik aterako da 12:30ean.

Bazkariari dagozkionak

Landakoguneko ateak 14:00etan zabalduko dira. Jende asko izango gara eta denboraz ibiltzeak kalterik ez.

Bazkari-txartelak ekarri. Ebidentea da baina badaezpada, bi bider jarriko dugu: Bazkari-txartelak ekarri!! (plateruenasarrerak bidez erosi dituzuenok mugikorrean edo inprimatuta ekarri ditzakezue).

Menu begetarianoa eta umeen menua aukeratu duzuenoi sarreran manteltxo bat jasoko duzue zerbitzariek mahaian zuen kokapena ikusi dezaten. Begetarianoek berdea. Umeek gorria.

Bazkaltzeko talde-erreserba egin duzuenok sarrera bakoitzaren ondoan plano bat aurkituko duzue eta bertan ikusi ahalko duzue zein den bakoitzari dagokion kokapena.

Bazkariaren ordua 14.30ak da. 14:30ak ordu bi t´erdiak dira. Berandu datorrenari, lege zaharrean, janez itxarongo zaio. 

Bazkalostean ekitaldia

Tripa bete ostean, ekitaldi labur bat izango da 50. urteurrena behar den moduan burutzeko.

Ekitaldiaren ostean photocalla

Ekitaldia amaitzearekin batera talde-argazkiak egiteko lekutxo bat prestatuko dugu. Belaunaldika, taldeka, familiaka… egingo ditugu argazkiok. Polita izango da gerorako jasota geratzea. Dena den, talde asko garenez, erreserba eginda daukazuenoi behintzat, bariku arratsaldean whatssap bidez jakinaraziko zaizue gutxi gora-beherako ordena.

Egunean zehar ateratzen dituzuen argazkiak Kurutziagan ere gordeta geratu daitezen gura baduzue, bidali, mesedez, argazkiak@kurutziagaikastola.net helbidera.

Ekitaldiaren ostean Luhartz

Dantzarako gogoa duenak Luhartz taldearen erromeria izango du arratsalde guztian.

 

 

 

 

 

 

 

Bazkaria