LH eta DBH: eskola orduz kanpoko errefortzuen eskaintza

LH eta DBH: eskola orduz kanpoko errefortzuen eskaintza

Familia agurgarriak:

Ohar honen bitartez, eskola orduz kanpo Ikastolan bertan ematen diren Lehen Hezkuntza eta DBHko eskola errefortzuen eskaintza bidaltzen dizuegu.

Astean ordubeteko bi laguntza-saio izango dira, 3-4 ikasleko taldetxotan eta Ikastolan bertan.

LEHEN HEZKUNTZA OROKORRA (matematika, euskara, gaztelania…)

– LEHEN HEZKUNTZA INGELERA

– DBH OROKORRA (matematika, euskara, fisika, gaztelania…)

– DBH INGELERA

Klase partikularrak aurrera eramateko, taldea osatzeko beste ikaslek eman beharko du izena. Normalean, klaseak bukatu ostean izaten dira, hau da, 16:45etik aurrera edota 15:00etan DBHkoen kasuan. Izena eman dutenen artean adostuko da ordutegia.

Prezioari buruz galdetzeko edo izena eman nahi izanez gero, joan ikastolako idazkaritzara edota idatzi gazteak@berbaro.eus–ra. Bertan emango zaizu informazio guztia.

Hurrengora arte,