“Zaindu janaria” proiektua: hondakinen pisaketa

Abenduan aurreikusi genuen moduan, urtarrilean Zaindu janaria proiektuaren barruan janari hondakinen pisaketarekin hasi gara. Garapen iraunkorreko helburuak (GIH) jarraituz, uste dugu, janari hondakinen murrizketa aurrerapauso garrantzitsua litzatekeela. Soberakin gehien izan duten platerak zeintzuk diren ezagutzeko aukera ematen digu, eta hauek murrizteko bideak aztertu ditzakegu. Gainera, ikasleen partaidetza erabatekoa da, eurek baitira neurketak egiten dituztenak eta datuak grafikoetara eramaten dituztenak etab.

Nola ari gara ekintza egiten?

Hiru astetako neurketa izango da: urtarrilean, martxoan eta maiatzean. Lagin moduan LH4 ko gela bat hartzen da (hilabete bakoitzean gela bat), eta hauek zaintzen eta hondakinak neurtzen, LH 6ko 6 ikasle boluntario daude. Begiraleak ikasleak animatzen aritzen dira, behar dutena jan dezaten eta denetarik proba dezaten , gero hondakinak ontzi batzuetara botatzen dituzte (lehengo platera, bigarrena, guarnizioa, postrea eta ogiarentzeko ontzi bana), eta hondakinak pisatzen dituzte. Azkenik emaitzen batazbestekoak egin eta grafikoetan apuntatzen dituzte.

Emaitza hauek Ausolanek daramatzan beste jangela batzuetan egindako neurketekin eta ondorengo hilabeteetan egingo diren neurketekin konparatuko dira. Ea guztion artean hobetzeko ideiak bururatzen zaizkigun.

Hauek dira aste honetako auditorietako irudiak, ikasleen parte-hartzea bikaina izan da!