“Ateak zabalik” urtarrilaren 25ean

Urtarrilaren 25ean (zapatua) goizeko 11:00etan izango da aurtengo Kurutziaga Ikastolako “Ateak zabalik” eguna. Helburua da oraindik ikastolakide  ez diren gurasoek ikastola ezagutu eta euren seme-alaben hezkuntzarako leku aproposa eskaintzea.

Zuon inguruan ikastola ezagutzeko interesa izan dezakeen inor ezagutzen baduzue, konpartitu albiste hau harekin.

Orri honetan aurkituko duzue ikastolari buruzko oinarrizko informazioa eta “Ateak zabalik” egunean berton izango zaretela konfirmatzeko kontaktua egiteko modua.

Egun horretan bertoratzea ezinezko baduzue, edo bestelako informazio gehigarririk gurako bazenute, ez egin zalantzarik eta eskatu formularioaren bitartez edo ohiko bideetatik (tel: 946200822 eta idazkaritza@kurutziagaikastola.eus helbidera idatziz).