Valladolideko Unibertsitateko Arkitektura ikasleak, Kurutziaga ezagutuz

Astelehen arratsaldean talde berezi bat izan genuen bisitan Kurutziagan. 35 lagun inguru ikusi genituen gure ikastolan batetik bestera, baina, nortzuk ziren? Izenburuak azaldu legez, Valladolideko Unibertsitateko Arkitektura ikasleak izan ziren, eta gure ikastolara hurbildu ziren espreski, gure ikastolan ditugun espazio eta eraikin berritzaileak ikusi eta aztertzeko asmoz. Izan ere, Haur Hezkuntzako eraikina, egindako azken berrikuntza izanik, gaur egun haurrek duten beharretara egokitua dago, espazio zabalak eta askatasunez aritzeko aproposak eskainiz.

Atsegin handiko bisita!