LH4: Arritxulora irteera

Kaixo familia,

Otsailaren 19an (astelehena), Arritxulo aterpetxera (Oiartzun, Gipuzkoa) joango gara, egun biko egonaldia egitera.

Gai nagusia natura izango da eta ekintza hauek burutuko dituzte haurrek: orientazio jolasak, jolas kooperatiboak, rokodromoan eskalada, slackline, etab. Aitzakia aproposa haurren hiztegia zabaldu, orientazio eta mapen irakurketa jorratu, inguruarekiko jarrera egokiak bideratu eta azken finean, euskal giro ludikoan harremanak sendotzeko.

Denbora labur honetan, jarduera asko egitea aurreikusten dugu, betiere eguraldiaren arabera.

Eraman beharrekoak hauek izango dira:

  • Lo zakua eta pijama
  • Nezeserra: hortzetako eskuila eta pasta, xaboia, eskuoihala, orrazia, txankletak…
  • Barruko arropa
  • Kirolerako arropa erosoa
  • Zira eta euritarako oinetakoak
  • Eguzkitarako txapela eta krema.
  • Aseguru sozialeko txartela
  • Irteera: Otsailaren 19an goizeko 09:00an.

Itzulera: Otsailaren 20an arratsaldeko 16:30ean.

Beste barik, eskerrik asko

LH4ko tutoreak