Txotxeri omenaldia

Neguarekin joan zen Jose Martin Urrutia Abio, Txotxe. Guk hala ere geure artean eutsi gura diogu, eta horregatik, datorren ostegunean (apirilak 26) bere omenezko ekitalditxo bat prestatu dugu, xumea baina bihotzetik egina.

Ekitaldian ikasle eta irakasle ohiak, lankideak, lagunak, familia eta haren akordua bizirik gura duen guztia batuko gara. Gure ustez, berak gustuko izango lukeen erara agurtuko dugu: txalaparta hots, bertso, musika, antzezpen, su, txapligo…

Txotxe gogoan izateko, haren itzalak ikastolan jarraitu dezan, zuhaitz bat landatuko dugu. Neguak eroan ziguna Udaberriro gogoratzeko.

Ikastolako kide guztiok zaudete gonbidatuta.

Noiz: Apirilaren 26an, osteguna.

Non: Ikastolako jolas-eremu berrituan.

Oharra: ekitaldira kandelak ekartzeko gonbitea egiten dizuegu Txotxeri agurra egiteko akorduekin osatu zen papera erreko baitugu guztion artean.