Seaskaren 2023ko egutegiak eskatzeko epea zabaldu da: eska ezazu zurea!

Urtero legez Seaska ikastolen federazioak bere egutegiak argitaraziko ditu, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko ikastolak laguntzeko. Gainera, 2023ko egutegiaren orriak, ikastoleetako umeen marrazkiekin apainduak izango dira.

Euskal Herrian saltzen dituzten egutegien diruak Ipar Euskal Herriko ikastolen egoera ekonomikoaren gorabeherei aurre egiteko balioko du. Izan ere, ikastolei azterketak euskaraz egiteko eskubidea ukatzen die Parisko Gobernuak eta, oro har, harremanak ez direla onak adierazi du Seaskak.

Egutegiak azaroan banatzen hasteko asmoa azaldu dute antolatzaileek, beraz, eskaria egiteko interesa baduzu, urriaren 25a baino lehen egin beharko duzu.

Eskatu zuen Seaskako egutegia!

EGIN EZAZU HEMEN ZURE EGUTEGI ESKARIA